Dudas y consultas
Zalantzak eta kontsultak
Egin zure galderaPreguntas más frecuentes
-
Joan al naiteke bikotearekin edo beste pertsona batekin?
Bai, bikotearekin edo ondo sentiarazten zaituen beste pertsona batekin etor zaitezke. Zeuk erabaki.
-
“Arazoren bat” eduki behar al da kontsulta bat egiteko?
Ez, edozein zalantzari buruzko kontsulta egin dezakezu, informazio gehiago edukitzeko, zalantzak argitzeko, galderak egiteko, edo beste edozein gauza jakiteko.
-
Zerbitzua erabat konfidentziala al da?
Erabat konfidentziala, bestela, gure lanak ez luke zentzurik izango.
-
Lotsa ematen dit…
Lasai, ez kezkatu, gure lanean ez dugu ezer eta inor epaitzen. Afektibitatearekin eta sexualitatearekin lotutako edozein gai egokia da, eta ez duzu galdetzeko lotsarik izan behar.
Kontsulta egiten digun pertsonari entzutea, aholkuak ematea, erakustea eta laguntzea da gure lana. -
Zerbait ordaindu behar al dut?
Ez, zerbitzua doakoa da.
Preguntas frecuentes
Ohiko galderak
-
14 urtetik gora. Nahi baduzu deitu ahal diguzu, WhatsApp bat bidali, telematikoki kontsulta bat egin edo zerbitzura bertara etorri. Nahi baduzu konfiantzazko pertsona batekin etor zaitezke.
-
Sexu-desiorik ez edukitzeko arrazoi asko egon daitezke; arrazoi organiko, psikologiko, afektibo edo emozionalek eragin dezakete. Batzuetan, zerbait ondo ez dagoen seinale izan daiteke. Beraz, komeni da desio falta hori aztertzea, kontsulta bat eginda edo aholkua eskatuta.
-
Haurdun geratzeaz bakarrik ari zara? Ala badakizu beste arrisku batzuk ere badaudela? Arriskurik ez izateko onena preserbatiboa erabiltzea da, batez ere, ohiko bikotetik kanpoko sexu-harreman esporadikoetan.
Gaur egun baliabide, teknika eta objektu asko dago arriskurik ez egoteko. Ezagutu nahi badituzu zita bat eska dezakezu.
-
Ez dago normaltzat jotzen den tamainarik, ez zakilarentzat ez aluarentzat.
Kontuan izan plazer sexuala ez dela nahitaez tamainaren araberakoa, eta beste faktore askok eragiten dutela plazerrean eta gozamenean.
Zalantzarik baduzu, galdetu guri.
-
Zeri deitzen diozu sexu-harremana? Askotan adinari erreparatzen diogu, koitoan bakarrik pentsatzen dugulako, sexu-harreman mota bakarra balego bezala.
Modu asko daude zure gorputza edo beste batena esploratzeko eta plazerra lortzeko. Nahi al duzu horri buruz hitz egin?
-
Arrazoi ezberdinengatik gerta daiteke. Batzuetan arrazoiak fisikoak izango dira, baina gehienetan arrazoi psikologikoak, emozionalak edo afektiboak izaten dira.
Oso lagungarria izan daiteke zailtasun horri buruz profesional batekin hitz egitea.
-
Hainbat faktore edo arrazoiren ondorio izan daiteke: faktore pertsonalak, harreman mailakoak, hezkuntzak eragindakoak, beldurrak, norberaren onarpen ezak, eta abar.
Batzuetan, gure espektatibek eta/edo balio moralek zaildu egiten digute orgasmora erraz iristea. Gai horretan lagundu ahal dizugu.
-
Ez, hilekoa edukita ere ahal da haurdun geratu, emakume guztien hilekoaren zikloa desberdina delako, eta beste faktore batzuek ere eragina izan dezaketelako. Ezagutzen al duzu zure zikloa? Beharbada nahiko duzu zure gorputza eta zikloak ezagutu, hartara zeure burua hobeto ezagutu ahal izateko.
-
Horri dispaurenia esaten zaio, eta zerikusia izan dezake faktore organikoekin (garrantzitsua da horiek kontsultatzea). Zoru pelbikoko ariketek eta tratamenduek emaitza onak ematen dituzte. Baina faktore psikologiko, afektibo eta emozionalek ere eragin dezakete. Horri buruz psikologiako profesional batekin hitz egin dezakezu, edo, nahiago baduzu, elkarrekin azter dezakegu.
-
Oso normala eta egokia da adin horretan gorputz-atal guztiak ezagutzeko gogoa izatea eta miatzen ibiltzea. Batzuetan zikina, desegokia edo lotsagarria iruditu dakiguke, eta, pentsatu ere, pentsatu dezakegu arazo bat duela, eta kostatu egiten zaigu onartzea. Zerbitzu honetan gai horri buruzko informazioa eta aholkuak eman ahal dizkizuegu.
-
Emakume batzuen bizitza erotikoa hobetu egiten da menopausiarekin, eta beste batzuena, agian, ez. Menopausia aldaketa bat besterik ez da, ez dauka zertan izan plazerraren eta gozamenaren amaiera. Agian, gure kulturan irauten duen beste ideia edo mito bat da, eta aholkularitzan hitz egin dezakegu horretaz.
-
Bai, eta andropenia deitzen zaio. Gizon helduetan ere aldaketa hormonalak gertatzen dira, eta gorputzari, erantzun sexualari… eragiten diote. Normalean ez da gai horretaz hitz egiten menopausiaz hitz egiten den bezala, baina garrantzitsua da normaltasunez ikusaraztea eta onartzea.
Accesos directos - Dudas y consultas
-
Sexu aholkularitza
Gure zerbitzuan sexualitatearekin, erotikarekin, harremanekin edo harreman afektibo-emozionalarekin lotutako informazioa eta aholkularitza aurkituko duzu.
-
Sexkulari
Sexualitatearekin, afektibitatearekin, harremanekin, identitatearekin eta antzeko gaiekin zerikusia duten hainbat gai jorratzen eta hausnartzen ditugu.