Cabecera - Pide ayuda
Eskatu laguntza! Baliabideak
Deskargatu baliabideen gida¡Pide ayuda! Recursos a tu disposición
Zer egin sexu-eraso batean?
- 112 zenbakira deitu (SOS Deiak).
- Ertzaintzari deitu edo haiengana joan. Eskatu zu babesteko eta ospitalera edo hurbilen dagoen osasun zerbitzura laguntzeko.
- Osasun Zentrora (anbulatorioa) edo Donostia ospitalera deitu edo bertara joan.
Ahal baduzu, eskatu konfiantzazko pertsona bati zuri laguntzeko.
Eskatu mediku txostenaren kopia bat.
Ez zaitez garbitu, eta ez ezazu arropa aldatu. Erasoa aho bidez jasan baduzu, saiatu ezer ez jaten edo edaten, erasotzailea identifikatzeko funtsezko frogak suntsitu ahal ditzakezulako.
Zer egin tratu txarren egoera baten aurrean?
Joan edo deitu Zarauzko Udalaren zerbitzu hauetako batera:
- Ertzaintza 943 53 89 00
- Gizarte Zerbitzuak 943 00 51 11
- Parekidetasun Departamentua (Emakumeen* etxea) 943 00 51 17
Lesio fisikoak edo psikikoak badituzu, edo halakorik duzula uste baduzu, joan zaitez:
- Osasun Zentrora (anbulatorioa) 943 00 79 99
Azaldu zer gertatu zaizun, eta azterketa oso bat eskatu.
Ez ahaztu mediku txostenaren kopia bat eskatzea.
Zoaz konfiantzazko pertsona batengana, eta eskatu laguntza.
Arriskuan bazaude eta babesa behar baduzu:
Zure osotasun pertsonala edo zure seme-alabena arriskuan baldin badago:
- Deitu edo joan poliziarengana: Ertzaintza, Udaltzaingoa.
- Ahal duzun zaratarik handiena atera, ateak eta leihoak ireki, laguntza eskatu…
- Erasoaren froga guztiak gorde: puskatutako objektuak, puskatutako edo odoldutako arropa; ez zaitez garbitu…
- Irten etxetik, ez izan zure eskubideak galtzeko beldurrik. Dena dela, etxetik irten eta 30 egun pasatu baino lehen komeni da banantze-demanda bat aurkeztea eta tratu txarren salaketa bat jartzea.
- Ez eman erasotzailea alerta dezakeen informaziorik edo pistarik.
- Nora joanik ez baduzu, larrialdiko bizilekua emango dizute zuri eta zure seme-alabei.
- Zure gauzak eta beharrezko dokumentazioa hartzeko denborarik izan ez baduzu, eskatu poliziari laguntza etxera joateko horiek jasotzera.
- Larrialdi egoera pasatzen denean eta babes-neurriak jarri direnean, lasaiago zaudenean, Gizarte Zerbitzuetara joan zaitezke; han banakako aholkularitza eta laguntza eskainiko dizute, eta zure egoerarako baliabide egokienak jaso ahal izango dituzu.
112 SOS Deiak app-a
Aplikazio honekin zuzenean komunikatu ahal izango zara Euskadiko Larrialdiak Koordinatzeko zentroarekin (112 SOS Deiak), 112-ra telefono-deiaren bitartez GPS posizioa sartuko du, aukera hau posiblea ez bazaizu, ahots gabeko sarbidearen bitartez 4 taldetan sailkatutako larrialdiko mota aukeratu beharko duzu: istripua, larrialdi medikoa, sua eta lapurreta-erasoa. Ondorengo txatak larrialdia hobeto zehaztatzea baimenduko dizu.
Zure larrialdia ere pertsonalizatu ahal izango duzu.
Gainera, Alderantzizko 112ak ahalbidetzen du herritarrei alerta geolokalizatuak bidaltzea apparen bidez. Aplikazioa mugikorrean instalatzen baduzu eta geolokalizazioa aktibatzen baduzu informazio eta jarraibide zehatzak jaso ahal izango dituzu larrialdi-egoeretan nola jokatu jakiteko.
App-ak Bide Segurua funtzioa ere badu, eta horren helburua adineko pertsonak, mendizaleak edo txirrindulari bakartiak bilatzeko lanetan emandako denborak laburtzea da, ibilbideko azken minutuetako "track"-ean sartuz.
Eskura ezazu:
Acessos directos - ¡Pide ayuda! Recursos a tu disposición
-
Indarkeria matxista
Tratu txarrak edo indarkeria matxista jasaten ari bazara, eman bukaera egoera horri!
Sexu-eraso baten biktima bazara, eskatu lehenbailehen laguntza!
-
Indarkeria matxistari buruzko jardunaldiak
Indarkeria matxistari buruz antolatu ditugun jardunaldien bideoak ikusi nahi badituzu, sartu esteka honetan.