Indarkeria matxista elkargunea
Indarkeria matxista elkargunea
Indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeen elkargunea. Bizipenak partekatzeko, entzunak eta errespetatuak izateko, ahalduntzeko, egoera gainditzeko, autonomia lantzeko eta, batez ere, gure artean sareak sortzeko gunea.
Asteazkenero, 12:00etatik 13:30etara, Emakumeen* etxean.
Erabat doakoa eta konfidentziala da.
Bideratzailea: Maider Andonegi Mugica
Psikologoa. Emakumeen Etxe ezberdinetan (Errenteria, Donostia, Andoain, Hernani, Pasaia, Zumarraga) indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei eta emakume migratuei laguntzeko taldeen bideratzailea.
Psikologoa. Emakumeen Etxe ezberdinetan (Errenteria, Donostia, Andoain, Hernani, Pasaia, Zumarraga) indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei eta emakume migratuei laguntzeko taldeen bideratzailea.
Zer eskaintzen dugu?
- Espazio segurua eta konfiantzazkoa.
- Entzute aktiboaren bidezko sostengu emozionaleko gunea.
- Autokontzientzia, maitasun propioa eta autoezagutza lantzea.
- Ongizate fisikoa, mentala eta emozionala hobetzea.
- Parte-hartzaileen artean elkartasuna, elkar zaintza eta laguntza sustatzeko gunea.
- Gorputz eta arnasketa-tekniken bidez, gure beharrak eta emozioak ezagutuko ditugu.
- Taldean lan egingo dugu mugimen-ariketen bidez, betiere norberaren zaintzarekin lotuta.
Parte hartu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan:
Emakumeen* etxea (Nafarroa kalea, 3C-behea)
emakumeen-etxea@zarautz.eus
943 005 136