Cabecera interior - Violencia machista
Indarkeria matxista
Tratu txarrak edo indarkeria matxista jasaten ari bazara, eman bukaera egoera horri!
Sexu-eraso baten biktima bazara, eskatu lehenbailehen laguntza!
Larrialdi egoeran bazaude, zer egin dezakezu?
- Larrialdiak 112
- Ertzaintza 943 53 89 00
- Gizarte zerbitzuak 943 00 51 11
Gida honetan adierazitako zerbitzuak eta profesionalak prest dituzu zuri laguntzeko.
Tratu txarrek eta sexu-erasoek, kalte fisikoez gain, ondorio psikologiko larriak eragin ditzakete, eta horiek gainditzeko laguntza espezializatua behar izaten da normalean.
ZureOndoan image

¿Qué es violencia machista?
ZER DA INDARKERIA MATXISTA??
Emakumeen aurkako indarkeria matxista giza eskubideen urraketa bat da, eta botere-harreman ez-parekoen eta emakumeen kontrako diskriminazioaren erakusgarri argia.
Indarkeria matxista emakume izateagatik emakumeen kontra erabiltzen den indarkeria guztia da, baita neska txikien, neska nerabeen eta emakume transexualen kontra egiten dena ere.
Indarkeria izan daiteke zuzenean egindakoa edo omisioagatik eragindakoa. Indarkeria eragiteko bitartekoak fisikoak, psikologikoak edo ekonomikoak izan daitezke. Mehatxuak, beldurrarazteak eta derrigortze guztiak ere indarkeria izango dira, baldin eta horien ondorioa mina, sufrimendua edo kalte fisikoa, sexuala, psikologikoa, soziala, sozioekonomikoa edo ondarearekin lotutakoa bada.
Emakumeen kontrako indarkeria matxista dira honako hauek guztiak: bikotekidearen edo bikotekide ohiaren kontra erabilitakoa, familia barrukoa, sexu-indarkeria, feminizidioa, emakumeen eta neska txikien salerosketa, sexu-esplotazioa, emakumeen genitalen mutilazioa, behartutako ezkontzak eta beste jardun tradizional kaltegarri batzuk, derrigortze edo askatasun-gabetze arbitrarioa, tortura, indarkeria instituzionala, jazarpena, genero-indarkeria politikoa, indarkeria digitala eta sare sozialetakoa, obstetrikoa, sexu- eta ugalketa-eskubideak urratzea, eta emakumeen edo neska txikien duintasuna, osotasuna edo askatasuna urratzen duen edo urra dezakeen beste edozein indarkeria mota.
Hori guztia, alor publikoan zein arlo pribatuan gertatzen da, adibidez honako eremu hauetan (baina beste batzuetan ere bai): familia, lana, hezkuntza, osasuna, kirola, komunitatea, komunikabideak, aisialdirako eta jaietarako espazioak eta eremu birtuala.
Era berean, emakumeen aurkako indarkeria matxistatzat jotzen da biktimak babesten dituzten pertsonen aurka egiten den indarkeria, bai eta emakumeari min emateko asmoz bere hurbileko ingurunearen edo ingurune afektiboaren aurka egiten dena ere, bereziki seme-alaben edo beste senide batzuen aurka.
Violencia machista - banners
-
Eskatu laguntza! Baliabideak
Zer egin sexu-eraso batean?
Zer egin tratu txarren egoera baten aurrean?
Arriskuan bazaude eta babesa behar baduzu -
Jardunaldiak
Indarkeria matxistari buruz antolatu ditugun jardunaldien bideoak ikusi nahi badituzu, sartu esteka honetan.