Emakumeen* etxea ikastaroak
-
Munduko emakume idazleak
Isabel Allende-Robredo
Irakurketa-talde honetan, idazle feminista batzuek idatzitako eleberriak irakurriko ditugu, hainbat herrialdetako emakumeen errealitate soziokulturalak eta borrokak ezagutzeko.
-
Zoru pelbikoa eta autoezagutza
Ane Etxeberria
Ikastaroaren helburua aludunen autoezagutza da; anatomia ulertu, disfuntzioak ezagutu eta nola landu ditzakegun ikastea. Zoru pelbikoa tonifikatzeko eta indartzeko oinarrizko ariketak ikasiko ditugu.
-
Irakurketa eskola feminista
Iratxe Retolaza Gutierrez
Irakurle-talde honetan ahalduntzean eta feminismoan sakonduko dugu. Hilean behin bilduko gara aurrez irakurri dugun liburu berari buruzko iritziak trukatzeko.
-
Biodantza: beste begirada bat
Luz Clemente
Musikaren, mugimenduaren eta isiltasunaren bidez, emozioekiko eta existentziarekiko kontaktua erraztuko dugu, autoezagutzan eta hazkunde pertsonalean lagunduz, askatasun handiagoz adierazteko.
-
Zineforuma "Malad, vivir o no"
Celine Suguna, Iñigo Eguren
CALCUTA ONDOAN GGKE-k Bangaloren VIMOCHANA erakundearekin batera egindako lanari buruzko labur-dokumentala aurkeztuko du. Fernando Verak zuzendutako dokumentala, zailtasunez beteriko testuinguru batean, Indiako emakumeek egoera gainditzeko duten ahalmenari buruzkoa.
-
Noka ikastaroa
Amaia Zaldua Arrillaga
Noka emakumeei* zuzendutako hizketa da. Ikastaro hau noka hitz egiten ikasi, dakitena hobetu edo praktikan jarri nahi duten emakumeei zuzenduta dago.
-
Jainkosa esnatzea
Amaia Urieta García
Emakume guztiok barruan daramatzagun Jainkosen botereak esnatzen joango gara. Horiekin konektatzeak gorputzeko gozamen kontzientea, bizitzeko atsegina eta gu geu izateko askatasuna berreskuratzea ahalbidetuko digu.
-
Txi Kung ikastaroa: ongizaterako bidean
Marta Kaperotxipi Urain
Ikastaroak ongizate-ariketak, Txi Kung eta armonia berreskuratzeko barne-alkimiako praktikak eskaintzen ditu. Konfiantzazko gune bat sortuko dugu ahalduntzeaz eta ongizate pertsonalaz hitz egiteko.