Gelen erreserba (Elkarteak)

Gelen erreserba (Elkarteak)

Emakumeen* etxeko “lagunek” gela egun jakin batean erabiltzeko eska dezakete, betiere okupatuta ez badago eta ezarritako baldintzak betetzen badituzte.

DLYFormulario

Gelen erreserba (Elkarteak)

Ordezkaria

Materiala

Obligaciones y condiciones - Formulario

Betebeharrak eta baldintzak

  1. “Lagunak” edo baimendutako taldeak izango du antolatzen duen jardueraren erantzukizun osoa, eta berak erantzun beharko du jarduera horrek hirugarrenei eragiten dizkien kalte material edo moralen aurrean.

  2. Gela Emakumeen* etxeko ordutegitik kanpo erabiliz gero, eskatzailea izango da ematen zaion txartelaren arduraduna. Beraz, jarduera bukatutakoan, berak itxiko du lokala, argi guztiak eta berogailuak itzaliko ditu, eta alarma aktibatuko du.

  3. Gela, altzariak eta ekipamendu osoa erabili ondoren garbi utzi beharko dira.

  4. Bere gain hartuko ditu gela modu desegokian erabiltzearen ondorioz sortzen diren aberiak.

  5. Gela, bakar-bakarrik, onartutako egunean eta ordutegian eta eskatutako helburuetarako erabiliko da.

 

Betebehar horiek betetzen ez badira, ez da onartuko beste eskaerarik, eta aurretik emandako baimena baliogabetu egingo da.

 

Eskaera honetan dauden datu pertsonalak interesdunaren onespenarekin jaso dira, eta Zarauzko Udalak tratamendu automatizatua emango die, abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoak (Datu Pertsonalak Babestekoa eta Eskubide Digitalak Bermatzekoa) xedatutakoarekin bat etorrita. Interesdunek datuok eskuratzeko, ezeztatzeko, zuzentzeko eta aurka egiteko eskubideak erabili ahal izango dituzte Zarauzko Udalaren aurrean.