Emakumeen* mahaia

Emakumeen* mahaia

Emakumeen* etxeko mahaiaren helburua da emakumeen parte-hartzea bermatzea jardueren diseinuan eta dinamizazioan.

Contenido Emakumeen mahaia

Emakumeen* etxeko mahaian hainbat elkartek parte hartzen dute, bai eta maila indibidualean etortzen diren emakumeek ere.

Gure balioen artean daude: berdintasuna, feminismoa, irekitasuna, errespetua, kulturartekotasuna, beste jakintza batzuen balorazioa eta aitorpena, entzute aktiboa, etab.

Zer egiten dugu?

Emakumeen* etxeko programei eta jarduerei buruzko gaiak aztertu eta proposamenak, ekarpenak eta iradokizunak egin.

Mahaiaren osaera

  • Emakumeen* etxeko dinamizatzailea: berak bidaliko dizkie parte-hartzaileei bileren deialdiak, informazioa eta laburpenak.
  • Parekidetasun Departamentua.
  • Emakumeen* etxeko “lagunak”, mahaian parte hartzeko izena eman dutenak, indibidualki edo elkarte baten izenean.

Bileren maiztasuna

Mahaia bi hiletik behin elkartuko da gutxienez. Gainera, mahaiko partaideen gehiengo absolutuak hala eskatzen badu, deitu ahal izango da bilerara.

Dinamizatzaileak idatziz egingo ditu deialdiak, eta gutxienez bilera baino hiru egun lehenago. Deialdian hauek adieraziko dira: bileraren eguna, hasiera eta bukaera orduak, lekua eta eguneko aztergaiak.

Izena eman nahi baduzu, bete inprimaki hau:

Joan formulariora