Ekitaldiak eta jarduerak
Ekitaldiak eta jarduerak
Eduki publikatzailea
-
Ispiluak : helduentzako ipuin ikuskizuna
Ispiluan beren buruari begiratu eta beste aldera gurutzatzeko ausardia izan duten emakumeen istorioek osatzen dute ISPILUAK. Gezurra, bortxa, mesfidantza eta beldurra gaindituz, estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak estutzen dituzten loturetatik askatu eta zigorrak zigor, basoan aurrera egitea erabaki dutenak. Bizinahia eta beldurra, bizitza eta heriotza, gaua eta eguna, ametsak eta errealitatea... elkarri begira, elkarren isla, gure barruko (h) egietan oihartzun eginez. Leku askotan aurki ditzazkegulako gure islada itzuliko diguten ISPILUAK.
-
Menopausia erosoa nutrizioaren bidez
Menopausiak hainbat aldaketa eta sintoma eragiten ditu emakumeen gorputzean. Ondoez eta sintoma horiek arintzeko, funtsezkoa da dieta egoki bat jarraitzea, dietak lagunduko digulako osasuna babesten eta gaixotasunak urruntzen. Menopausiarako dietak ezaugarri bereziak ditu, eta horiek ezagutzea beharrezkoa da osasuntsu eta ondo bizitzeko.
-
Hipersexualización de nuestros cuerpos: pornografía y prostitución
Amelia Tiganus
Prostituzio sistemak eta pornografiak emakumeen eta umeen gorputzaren erabilera legitimatu eta betikotzen dute, gizonezkoek menderatutako sexualitatea sustatuz. Hitzaldi honekin, pornografiak sexu desiran eta bortxaketaren kulturan duen eraginaz sentsibilizatu nahi da eta baita sexualitate osasuntsu eta berdintasun aldeko hausnarketa kritikoa egin.
-
La importancia del suelo pélvico
Janire Miranda
Emakumeen zoru pelbikoa aztertuko dugu, haren posizio, funtzio eta aldaketei buruz ikasiko dugu, baita osasunerako eta ongizaterako duen garrantziari buruz ere. Teoria eta praktika sentsorialak uztartuz, erlaxazio eta indartze teknikei buruzko ezagutzak eskuratuko dituzte parte-hartzaileek, ariketa hipopresiboen eta arnasketa kontzientearen bidez gorputzaren autozaintzan arreta jarriz. Zure burua zaintzeko eta zure gorputza hobeto ulertzeko aukera!