Zerbitzuak eta aholkularitzak
Doakoak eta konfidentzialak.

Harrera gunea
Pertsonen zaintzan lan egiten duen etxe barruko langilea zara? Emakume migratua zara eta Zarautzen bizi edo lan egiten duzu?
Emakumeen* etxea asteburuetan irekiko da, emakume zaintzaileek edo etxe barruko langileek aisialdirako gune bat izan dezazuen: kafe bat hartzeko, irakurtzeko, lagunekin hitz egiteko, ordenagailuan zerbait begiratzeko edo aholkularitza bilatzeko.
Emakumeen* etxea emakume guztientzako gune publiko eta doakoa da. Zure zain gaude!
Ordutegia: larunbat eta igandeetan, 17:00-20:00
Ez da beharrezkoa aldez aurretik hitzordua eskatzea.

Aholkularitza psikologikoa
Zerbitzu honetan edozein gai pertsonal, emozional edo afektibori buruzko informazioa eta aholkularitza aurkituko duzu, hala nola:
- Arazo pertsonalak: ezegonkortasun emozionala, antsietatea…
- Bikote-arazoak, banaketak, familia-gatazkak...
- Dolua, isolamendua, bakardadea, krisi prozesuak...
- Abusuak eta/edo indarkeria-egoerak…
- Beste kontsulta batzuk…
Ordutegia: asteartetan, 9:00-11:00 / 16:00-20:00
Aldez aurretik zita eskatu.
- Tokia: Emakumeen* etxea
- Tel: 943 005 136
- Helbidea: Nafarroa kalea 3C behea

Aholkularitza juridikoa
Zerbitzu honetan edozein gai legali buruzko informazioa eta aholkularitza aurkituko duzu, zalantzak badituzu edo nola jokatu ez dakizunerako:
- Banantze-eskaerak, dibortzioak, ezkontza-deuseztasunak…
- Aurretiazko behin-behineko neurriak, seme-alaben zaintza, mantenu-pentsioa…
- Irabazpidezko sozietateen likidazioa, etxegabetzeak…
- Familia eta lana bateragarri egitea, lan-eskubideak..
- Babes-neurriak, urrunketa-neurriak, salaketak, bitartekaritza…
Ordutegia: ostegunetan, 16:00-20:00 (hamabost egunetik behin)
Aldez aurretik zita eskatu.
- Tokia: Emakumeen* etxea
- Tel: 943 005 136
- Helbidea: Nafarroa kalea 3C behea

Atzerriko tituluen homologazioa
Batxilergoko eta bigarren hezkuntzako ikasketak, ikasketa teknikoak eta/edo goi-mailako edo unibertsitateko ikasketak aitortzeko beharrezkoak diren prozesu, tramite eta baldintzei buruzko informazioa, orientazioa eta aholkularitza pertsonalizatua.
Ordutegia: hil bakoitzeko azken ostiralean, 14:30-19:30
Aldez aurretik zita eskatu.
- Tokia: Emakumeen* etxea
- Tel: 943 005 136
- Helbidea: Nafarroa kalea 3C behea