Zoru pelbikoa eta autoezagutza
-
Ostiralak, irailak 29, urriak 6 eta 20
-
10:30 - 12:30
-
Emakumeen* etxea
-
Euskara
-
10 €
Ikastaroaren helburua aludunen autoezagutza da; anatomia ulertu, disfuntzioak ezagutu eta nola landu ditzakegun ikastea. Zoru pelbikoa tonifikatzeko eta indartzeko oinarrizko ariketak ikasiko ditugu.

Ane Etxeberria
Fisioterapeuta, zoru pelbikoan eta dreinatze linfatikoan aditua.
Ikastaroaren helburua aludunen autoezagutza da; anatomia ulertu, disfuntzioak ezagutu eta nola landu ditzakegun ikastea. Zoru pelbikoa tonifikatzeko eta indartzeko oinarrizko ariketak ikastea izango da ikastaroaren beste gakoetako bat. Ikasleen parte hartzea bultzatuko da eta ariketa dinamikoak egingo dira.
Edukiak:
- Autoezagutza anatomikoa
- Zer da alua? Zein atal ditu nire aluak? Eta nola funtzionatzen du?
- Zer da zoru pelbikoa? Nola zaindu dezaket? Nola landu dezaket? Zein dira ohiko disfuntzioak?
- Zein erlazio du gure sabelaldeak zoru pelbikoarekin?
Metodologia:
Ikastaroa tailer erara burutuko da eta parte hartzea burutuko da.
Ariketa dinamikoak burutuko dira.