Eduki publikatzailea

Zarauzko emakume* sortzaileen azoka

Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatuko du.
Helburua Zarauzko emakume sortzaileek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea da.
Azoka uztailaren 15ean izango da Belauntzaran plazan eta Malekoian zehar, Emakumeen* etxearen inguruan, 10:30etik 14:30era.

Texto descriptivo

Uztailaren 15ean, Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka

Emakumeen* etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen Azoka antolatu du uztailaren 15erako. Ekitaldi honen helburu nagusia gure herriko emakume sortzaile, artista, artisau eta ekintzaileek egindako lan baliotsua ikusaraztea da, beren talentuak erakusteko aukera eskainiz eta beren presentzia indartuz.

Azoka Belauntzaran plazan eta Malekoian egingo da, Emakumeen* etxearen inguruan, 10:30etatik 14:30etara. Bitarte horretan, hainbat postu jarriko dira, emakume sortzaileek beren lanak erakusteko aukera izan dezaten. Bertaratzen direnek adierazpen artistiko eta sortzaile ugariz gozatu ahal izango dituzte, hala nola pinturak, collageak, artisautza, ilustrazioak, moda diseinuak eta osagarriak, bitxiak, herbologia, fantasiazko makillajea, scrapbooking-a eta beste asko.

Inspirazio jardunaldi hau kundalini yoga tailer batekin hasiko da, 10:30ean Emakumeen* etxean, Amaia Lainez Visanzay-ren eskutik. Klase honen helburua bake, lasaitasun eta erlaxazio une bat eskaintzea da, gure barruarekin konektatzeko, gure beldur, segurtasun gabezia eta sinesmen mugatzaileetatik askatuz, eta horrela gorputza zein burua erlaxatu ahal izateko. Klaseak ordubete inguru irauten du. Edozein adinetarako da egokia eta aulkian egin daiteke.

Meditazio tailerrean parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman dezakete izena Emakumeen* etxean, Nafarroa kaleko 3. zenbakian. Izena emateko deitu 943 005 136 telefonora edo bidali mezu elektroniko bat emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera. Tailerra doakoa da, gaztelaniaz emango da eta plazak mugatuak dira. Beraz, aldez aurretik izena ematea gomendatzen da.

Zarauzko Emakume Sortzaileen* Azoka ekimen aberasgarria eta talentuz betea izatea espero dugu. Bertan, sormenerako eta ekintzailetzarako grina duten emakumeak bilduko dira. Emakumeen* etxeak zarauztar guztien parte hartzea espero du ekitaldi hau babestu eta gozatzeko. Zuen zain izango gara!

Parte hartzaileak:

  • Amaia Lainez Visanzay (La Sala). Yoga kundalini
  • Linda Lola (Sonia Moyano Loiola). Buztin polimerikoko bitxigintza
  • Sandra Vazquez Barrero. Pintura
  • Monika Arozena Eizmendi. Bitxigintza
  • Maite Oviedo Etxezarreta. Margolanak
  • Gurutze Etxeberria Iraola. Margolanak
  • Pilar Herrero Sokobehere. Margolanak
  • Ana Gonzalez. Margolanak
  • Nerea Díaz Eizagirre. Oihalen gaineko sorkuntzak
  • Amaia Gonzalez Arregi. Kakorratzezko poltsak eta osagarriak
  • Nuria Perez Uzkudun. Material birziklatuko lepokoak eta makramea.
  • Zurine Darceles. Crocheteko panpinak (amigurumi) eta ilustrazioak.
  • María Milagros Zubizarreta Corta. Margolanak
  • Goretti Aranburu Epelde. Margolanak
  • Leire Ruiz Arruti. Fantasiazko makillajea
  • Aleksandra Osokina. Osagarriak, aromaterapia
  • Marta Garmendia Oyarzabal. Bitxigintza
  • Irati Linazasoro Martinez. Krotxet, moda eta osagarriak
  • Azucena Anton Sondesa eta Luisa Roteta Artetxe. Eskulturak
  • Alicia De Miguel Gutierrez. Biserak eta pamelak
  • Pilar Ubeda Martin. Scrapbooking
  • Martha Susana Esparza Soria. Margolanak, txartelak
  • Luisa Kulp. Ilustrazioak
  • Inurri elkartea. Minbizia ikuspegi feminista eta eraldatzailearekin
  • Ainize Txopitea Cendoya. Ehungintza diseinua
  • Patricia Echevarría Ruiz. TNDR masajea

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea