Txi Kung ikastaroa: ongizaterako bidean
-
Astelehenak, urriak 2-abenduak 11
-
15:30 - 17:30
-
Emakumeen* etxea
-
Euskara
-
15 €
Ikastaroak ongizate-ariketak, Txi Kung eta armonia berreskuratzeko barne-alkimiako praktikak eskaintzen ditu. Konfiantzazko gune bat sortuko dugu ahalduntzeaz eta ongizate pertsonalaz hitz egiteko.

Marta Kaperotxipi Urain
Marta Kaperotxipi Urain naiz, eta 2022ko irailean Nere Erreka sortu nuen, zeina etxez etxeko Naturopatia eta Aholkularitza zerbitzua den. Gaur egun lasaitasuna eta armonia oinarrizkoak dira niretzat, baita errespetua, askatasuna, eta osasuna ere.
Nere Errekako Zuzendaria
Ongizaterako ariketan Aditu Profesionala Gradua, Medikuntza eta Ongizaterako Zientzien Fakultatea, UEx (Badajoz, 2023)
Medikuntza Txinatarra eta Yangsheng Graduondoa, University of Chinese Medicine Yunnan (Kunming, 2019)
Hizkuntzak: Euskara, gaztelania, Inglesa, Keinu Hizkuntza
Zer egingo dugu?
Ongizaterako ariketak burutuko ditugu, alegia, desblokeo artikularrerako ariketak, luzaketak, eta Txi Kung-eko serieak, armonia berreskuratzeko asmoz.
Txikung-a duela milaka urte Txinan praktikatu ohi den arnasketa eta barneko alkimiarako praktika da, zeinaren bitartez energia, indarra, eta ongizatea lantzen diren.
Saio bakoitzaren bukaeran nola sartu garen eta nola amaitzen dugun aztertuko dugu, eta gure gorputzaz eta sentsazioez jabetuko gara, armonia nola berrezkuratzen dugun sentituz.
Konfidantzazko espazioa sortuko dugu, zeinatan norberaren ongizateaz, ariketaz, edota intereseko bestelako gaietaz aritzeko aukera izango den.
Zure buruarekin konektatu nahi baduzu, edota galdutako armonia berreskuratu nahi baduzu, eta ez baduzu bakarrik egin nahi, zatoz gurekin! Gozatu bideaz eta taldearen indarraz! Ongietorri armoniaren bidera!
Helburuak:
-
Galdutako armonia eta ongizatea berreskuratu
-
Artikulazioak desblokeatu
-
Udazkeneko errezetak (zopak, pureak) eta infusioak
-
Norberaren bizitza prozesuarekin bat egin eta elkarren bidelagun izan
-
Urtaroekin bat egin
-
Ongizatea genero ikuspegitik landu
-
Ariguneak indartu
Nori zuzendua:
Zarauzko adin guztietako emakumeei zuzendua, ikuspegi feministaz, intersekzionalaz, eta beti askatasunetik eta errespetutik eraikiz.
Edukiak:
Konpetentzia Motorra
-
Desblokeo artikularra
-
Beroketa ariketak
-
Garaian garaiko luzaketak (Dao Yin)
-
Zhan Zhuang edo Zuhaitza besarkatu
-
Ongizaterako eta armoniarako Txikung-eko figurak
Zientziarako Konpetentzia
-
Aurreko guztia
-
Elikadurari buruzko Tipak eta errezetak
-
Ebaluaketa, retroebaluaketa eta deboluzioa
-
Jankinduri transferentzia
Hizkuntza konpetentzia
-
Hizkuntza inklusiboa
-
Euskara