Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2023
Argitaletxe: Eusko Jaurlaritza
Hizkuntza: Euskara
Ale erabilgarrien kopurua: 1
Eskuragarri
Bestelakoak
Sukaldetik agorara. Benita Gorostizu Imaz
Nork idatzia Eusko Jaurlaritza
Lan honen helburu orokorra etxetik kanpo oihartzunik izan ez duten emakume anonimoak aztergunean ipintzea da. Proiekzio publikorik izan ez duten, kultura gaietan nahiz bestelakoetan lekurik izan ez duten, baina sukaldean (zentzu hertsian) axota edota arkatza eta papera hartu, eta hainbat gairen gaineko iritzi-gogoetak, nahiz bestelako sorlanak bere eskuz idazteko zaletasuna izan duten emakumeei beren lekua aitortzea du helburu. Egileek dioten modura: “Gorostizu legez, «lurralde ilunean» emakume gehiago ere egongo direlakoan baikaude. Sukaldean, etxe giroan, euskaraz idatzi zuten emakume ezezagunak eta beren lanak argitara, esparru publikora, «agorara» irteten laguntzeko bitartekoa eskaintzeko asmoa dugu, hortaz.” Lan hau egitasmo zabal horren lehen urratsa da, «Goierriko emakume baten», Benita Gorostizu Imazen gainekoa, hain zuzen ere. Bere pentsamendua aztertzeko eta ulertzeko, bere unibertsoa konprenitzeko, paradigma interpretatibistatik hurbildu dira egileak, ikuspegi feminista gidari izan dutela. Benita Gorostizu Imaz (Altzaga, 1915-1981) Altzagako Sarasola baserrian jaio zen. Justo Antonio Gorostizu Maiz eta Migela Antonia Imaz Agirre gurasoek izan zituzten zazpi senideetan zaharrena zen.






