Eduki publikatzailea
Emakumeen* Etxean M Proiektua garatuko da emakumeen jarduera fisikoa sustatzeko
Irailetik aurrera, Zarauzko Emakumeen* Etxea izango da M Proiektuaren garapen gunea. Jarduera fisikorik egiten ez duten emakumeei zuzendutako ekimena da, eta ariketa fisikoan modu progresiboan, seguruan eta lagunduta hasteko aukera eskaini nahi du.
Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Kirol Departamentuak sustatutako programa honek Emakumeen* Etxean aurkitu du parte-hartzaileei bizitza aktiboago eta osasungarriago baterako lehen urratsetan laguntzeko hurbileko, irisgarri eta konfiantzazko espazioa. Irunen garatutako lehen esperientziaren ostean, Zarautz izango da proiektua abian jarriko duen Gipuzkoako bigarren udalerria.
M Proiektua Emakumeok Mugimenduan / Mujeres y Activas estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da emakumeen jarduera fisikorako parte-hartzea sustatzea, bizi-ohitura osasungarriak bultzatzea eta emakumeen arteko laguntza-sareak eta komunitateak indartzea.

Hastapenerako espazio seguru bat
Emakume askorentzat zailtasunak daude kirol-praktikan hasteko edo jarraitzeko, besteak beste zaintza-lanengatik, denbora faltagatik, segurtasun ezagatik edo eroso sentitzeko espazioen gabeziagatik. M Proiektua errealitate horri erantzuteko sortu da, jarduera fisiko maila baxua duten eta gaur egun kirol-jarduera antolatuetan parte hartzen ez duten emakumeei laguntza profesionala eta presiorik gabeko ingurune segurua eskainiz.
Programaren lehen fasea Emakumeen Etxean garatuko da, parte-hartzaileek elkar ezagutu, konfiantza sortu eta laguntza-sareak era ditzaten. Profesional baten gidaritzapean 12 emakumek osatutako talde txikietan jarduera fisikoari ekinda, ondoren udalerriko kirol-baliabideetara bideratzen da, jarduera fisikoari epe luzera eutsi ahal izateko. Prozesu osoan zehar, sortutako harremanak eta talde-loturak mantentzea sustatuko da.
Talde txikiak, laguntza hurbila eskaintzeko
Programa 2026ko irailetik 2027ko maiatzera bitartean garatuko da, eta gehienez hamabi emakumek osatutako bi talde izango ditu.
Saioak Emakumeen* Etxean egingo dira, eta Maddi Sukuntza jarduera fisikoan espezializatutako monitoreak gidatuko ditu. Jarduerak parte-hartzaile bakoitzaren egoera, gaitasun eta beharretara egokituko dira, ariketa fisikoan pixkanaka eta modu atseginean hasteko.
Bi ordutegi eskainiko dira:
- Astearteetan, 10:00etan.
- Ostegunetan, 17:00etan.
Parte-hartzaile bakoitzak astean saio batera joango da.
Izen-ematea uztailean zabalik
Interesa duten emakumeek uztailaren 1etik 31ra eman ahal izango dute izena, Emakumeen* Etxean bertan edo telefonoz, WhatsApp bidez nahiz posta elektronikoaren bidez.
Ondoren, Jarduera Fisikoaren Orientazio Zerbitzuak (SOAF) izena eman duten emakumeekin harremanetan jarriko da aurretiazko balorazioa egiteko eta taldeak osatzeko.
Emakumeen Etxean sinesten dugu elkarrekin eta lagunduta errazagoa dela lehen urratsa ematea. Horregatik, programa honen bidez emakume gehiagori aukera eskaini nahi diegu jarduera fisikoa euren egunerokoan txertatzeko, konfiantzazko eta babesa eskaintzen duen ingurune batean.
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Guggenheim Bilbo Museorako irteeraren data berriaGuggenheim Bilbo Museorako irteeraren data berria
-
Udako ordutegiaUdako ordutegia
-
Surf IkastaroaSurf Ikastaroa








