Eduki publikatzailea

LGTBIQ+ pertsonen errealitateak erdigunean jartzen dituen diagnostikoa

Zarauzko Berdintasun Departamentutik udalerriko LGTBIQ+ Diagnostikoa garatu dugu. Dokumentu honek udalerriko LGTBI pertsonen errealitateen esperientziak jasotzen ditu, emaitza etorkizuneko ekintzetarako ezagutza oinarri baliotsu izanik.

Texto descriptivo

Diagnostikoa egiteko, herriko LGTBIQ+ pertsonen bizipenak bildu dira teknika ezberdinen bitartez, udalerriko egoera sakonki ezagutzeko eta dauden behar, erronka eta indarguneak identifikatzeko.

Ondorioak arlo ezberdinetan banatu dira: herri eta hiri izaeraren ondorioak, homonormalizazioaren aztarna, baliabide materialen eragina, hezkuntza eta kiroleko testuinguruetan LGTBIQ+ esperientziak, eta kolektiboaren eta udal-instituzioaren arteko harremana.

Dokumentua tresna baliagarria izango da etorkizuneko ekimenak planifikatzeko, diskriminaziorik gabeko, seguruagoak eta inklusiboagoak izango diren espazioak sustatzeko, eta LGTBIQ+ pertsonen ikusgarritasuna eta eskubideen bermea indartzeko.

Prozesua bera, urtebete luzatu dena, baliagarria izan da elkar entzuteko espazio bat sortzeko. Hau horrela, Berdintasun Departamentutik eskerrak eman nahi dizkizuegu diagnostikoan parte hartu duten guztiei, zuen ekarpenak ezinbestekoak izan baitira lan hau gauzatzeko.

Dokumentua eskuragarri hemen: LGTBIQ+ diagnostikoa

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea