Eduki publikatzailea
Parte hartu Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azokan
Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azoka antolatuko du. Emakume sortzaileak, artistak eta ekintzaileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.

Datorren uztailaren 15ean Emakumeen* etxeak Zarauzko Emakume* Sortzaileen I Azoka antolatuko du. Helburua Zarauzko emakume sortzaileek egiten duten lana ikusarazi eta honi presentzia eta indarra ematea da. Emakume sortzaileak, artistak eta ekintzaileak bertan parte hartzera gonbidatu nahi ditu Udalak.
Parte hartu nahi baduzu, bidali mezua emakumeen-etxea@zarautz.eus helbidera honako hau adieraziz:
-
Izen-abizenak
-
Telefonoa
-
Egiten den lanaren lau argazki eta deskribapena.
Mezuak bidaltzeko epea ekainaren 4an amaituko da, goizeko 9:00etan.
Azoka uztailaren 15ean izango da Belauntzaran plazan, Emakumeen* etxearen aurrean, 10:30etik 14:30era. Emakumeen* etxeak karpak, aulkiak eta mahaiak jarriko ditu. Beste zerbait behar izanez gero, mezuan adierazi beharko da. Ekainaren hasieran izena eman duten pertsonekin harremanetan jarriko dira ekitaldia antolatzeko.
Zalantzarik izan ezkero, jarri harremanetan Emakumeen* etxearekin:
Emakumeen* etxea, Nafarroa kalea 3-C behea
Ordutegia: astelehenetik ostiralera, 10:30-12:30 eta 15:30-20:30
Tel. 943 005 136
emakumeen-etxea@zarautz.eus
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Martxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketaMartxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketa
-
2026ko agendak2026ko agendak
-
Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzitaAdimen artifiziala betaurreko moreak jantzita








