Eduki publikatzailea
Orainmenean: bertsolaritzaren genealogia feministak
Zarauzko Emakumeen Etxeak "Orainmenean" bertso saioa antolatu du ekainaren 15erako, 18:30etatik 19:30etara, Emakumeen* etxean.
Bertsolaritzan beti kontatu izan da gizonezko bertsolarien historia. Hala ere, iritsi zaizkigun izen handi horien atzean arakatuz gero, hainbat eta hainbat plaza-andreren arrastoak agertzen dira. Horregatik, Txakur Gorria Sormen Kolektiboak ahalegina egin du bertsolaritzaren hastapenetatik gaur arteko historia hori zalantzan jartzeko eta bertsolaritzaren genealogia feminista posible bat berridazteko, ikusezin izandakoak ikusaraziz. Emakumez osatutako bertso-saio honetan, bertsolariek genealogia horren parte diren datuak eta gertaerak izango dituzte kanturako abiapuntu. Gainera, berridatzitako historiaren mugarri ezberdinetan oinarritutako irudiak egongo dira erakusgai.
Sarrera doakoa izango da, eta aforoa mugatua izango denez, nahi duenak lekua gorde dezake bide hauetatik:
-
Emakumeen* etxean (Nafarroa kalea 3)
-
Telefonoz: 943 005 136
-
Emailez: emakumeen-etxea@zarautz.eus
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Querer minisaila
-
Benetan zabiz? Tratu onak eta harreman osasuntsuak
-
Bikoteak, harreman erotikoak, etab