Eduki publikatzailea
Munduko emakume idazleak
-
Astelehenetan, hileko 1.astelehenean
-
18:00-20:00
-
Emakumeen* etxean
-
Gazteleraz
-
15 €
Irakurketa-talde honetan, idazle feminista batzuek idatzitako eleberriak irakurriko ditugu, hainbat herrialdetako emakumeen errealitate soziokulturalak eta borrokak ezagutzeko.
Isabel Allende-Robredo
Aholkulari dinamikoa eta laguntzailea, ikasketetan eta garapen pertsonaleko prozesuetan. Metodologia propioa erabiltzen du, oso parte-hartzailea eta eklektikoa, eta hainbat jakintza-arlotan oinarritua; ezagutzaren transmisioa eta bizipenen esperientzia uztartzen ditu.
Ikasketaz, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Gizarte Hezitzailea, eta Antropologo Soziala eta Kulturala. Generoan, kultura-aniztasunean eta gizarte-inklusioan espezializatu da Isabel, eta hogei urtetik gora daramatza zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeran dauden pertsonei eta komunitateei ahalduntzen eta gizarteratzen laguntzen, bai Espainian bai Europar Batasuneko eta munduko beste herrialde batzuetan.
Zer irakurriko dugu?
Munduko herrialde desberdinetako emakume idazleen lanak irakurriko ditugu eta errealitate soziokultural oso desberdinetako emakumeen egoerak ezagutuko ditugu.
Metodologia:
Solasaldiak bi ordu iraungo du. Hasteko, idazlea eta bere obra aurkeztu eta testuingurua azalduko da. Ondoren, liburu bakoitzetik ateratako iritzi eta ideien trukea egongo da. Horrekin batera, hitzaldi labur bat emango da, hilabete horretan irakurri den idazlearen herrialdeko emakumeen egungo egoerari eta haien borroka feministei buruz.