Eduki publikatzailea

Munduko emakume idazleak

  • Hilabeteko lehenengo astelehenean: urriak 9, azaroak 6 eta abenduak 4ean.

  • 18:00-20:00

  • Emakumeen* etxean

  • Gaztelaniaz

  • 10 €

Irakurketa-talde honetan, idazle feminista batzuek idatzitako eleberriak irakurriko ditugu, hainbat herrialdetako emakumeen errealitate soziokulturalak eta borrokak ezagutzeko.

Izen ematea irekita
Isabel Allende-Robredo

Isabel Allende-Robredo

Aholkulari dinamikoa eta laguntzailea, ikasketetan eta garapen pertsonaleko prozesuetan. Metodologia propioa erabiltzen du, oso parte-hartzailea eta eklektikoa, eta hainbat jakintza-arlotan oinarritua; ezagutzaren transmisioa eta bizipenen esperientzia uztartzen ditu.

Ikasketaz, Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna, Gizarte Hezitzailea, eta Antropologo Soziala eta Kulturala. Generoan, kultura-aniztasunean eta gizarte-inklusioan espezializatu da Isabel, eta hogei urtetik gora daramatza zaurgarritasun- eta bazterketa-egoeran dauden pertsonei eta komunitateei ahalduntzen eta gizarteratzen laguntzen, bai Espainian bai Europar Batasuneko eta munduko beste herrialde batzuetan.

Bisita ezazu bere web-orria

Zer irakurriko dugu?

Munduko herrialde desberdinetako emakume idazleen lanak. Errealitate soziokultural oso desberdinetako emakumeen egoerak ezagutuko ditugu.

  • Urriak 9: Yo sé por qué canta el pájaro enjaulado. Maya Angelou (Estados Unidos)
  • Azaroak 13: Luz y luna, las lunitas. Elena Ponitowska (México)
  • Abenduak 11: La insumisa. Cristina Peri-Rossi (Uruguay)

Metodologia:

Solasaldiak bi ordu iraungo du. Hasteko, idazlea eta bere obra aurkeztu eta testuingurua azalduko da. Ondoren, liburu bakoitzetik ateratako iritzi eta ideien trukea egongo da. Horrekin batera, hitzaldi labur bat emango da, hilabete horretan irakurri den idazlearen herrialdeko emakumeen egungo egoerari eta haien borroka feministei buruz.

 

BALDINTZAK

Ikastaroetan parte hartzeko Emakumeen* etxeko laguna izan behar zara. Plazak mugatuak dira, eta gutxieneko bat eta gehieneko bat egon behar da izena emanda.

Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, zozketa bat egingo da ikastaro bakoitzean izena eman duten emakume guztien artean. Lehentasuna emango zaie Zarautzen bizi diren emakumeei. Ikastaroa egiteko izena emanda egon behar direnen gutxienekora iritsi ezean, ikastaroa bertan behera geratuko da.

Hasi aurretik ordaindu behar da ikastaroa, Emakumeen* etxeak jakinarazten dizunean ikastaroa egingo dela eta zure eskaera onartu egin dela.

IZEN-EMATEA

Izena emateko epea: irailaren 11tik 22ra

Nola eman dezakezu izena?