Eduki publikatzailea

Martxoak 8ko XVI. kartel lehiaketa

Oinarriak deskargatu

 

Martxoaren 8a - EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA – 2024. urtea

 

Lehena.- Parte-hartzaileak

Lehiaketa honetan parte hartu ahal izango du 18 urtetik gora duen edozein pertsonak, banaka edo taldean, epaimahaikoek eta Zarauzko Udaleko langileek izan ezik. Egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du, eta originala eta argitaragabea izango da.

 

Bigarrena.- Gaia eta ezaugarri teknikoak

Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua bakarrik jarriko da:

 

2024ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna

 

Lanak egiteko garaian kontuan izango da lanaren erreprodukzioak zailtasunik ez ematea eta lau tinta baino gehiago (kuatrikomia) behar ez izatea. Baztertuta geratuko dira urre eta zilar koloreak, bai eta kolore fluoreszenteak ere.

 

(*Kuatrikomia: lau koloreren nahasketan -ziana, magenta, horia eta beltza- oinarritutako inprimatze-sistema bat da. Kolore horiek proportzio desberdinetan nahastuta lortzen dira gainerako koloreak).

 

Lanak nahitaez ordenagailuz egingo dira eta e-mailez bidaliko dira helbide honetara: berdintasuna@zarautz.eus

 

Parte hartzeko bidalitako artxiboek ondoko ezaugarriak izango dituzte:

  • formatua: JPG
  • bereizmena: 300ppp
  • neurriak: zabalera: 40 zm. -  altuera: 50 zm.

 

Bidalitako artxiboek NAHITAEZ ondorengo baldintzak beteko dituzte:

  • Artxiboari fikziozko izen bat jarri behar zaio kartela identifikatzeko, baina egilea ezin identifikatzeko moduan.
  • Artxibo horrekin batera, kartelaren artxiboari emandako izen berbereko karpeta batean egilearen ondorengo datuak bidali behar dira nahitaez:
  • Izena eta bi abizenak
  • Jaiotze-eguna
  • Helbidea
  • Telefonoa
  • Posta elektronikoa
  • NAN edo atzerritarren kasuan nortasun agiri ofiziala, bere bi aldeak eskaneatuta.

Edozein datu edo karnetaren kopia falta bada, kartela lehiaketatik kanpora geratuko da.

 

Egilearen ardura izango da lehiaketara aurkezten dituen informatika-artxiboak behar bezala eginda egotea.

Lanak originalak izango dira, hots, egileak berak sortutakoak.

 

Martxoaren 8a sustatzeko eta bere publizitatea euskarri desberdinetan (kartelak, foiletoak, elastikoak, imanak, web orria, pankartak..) egiteko erabili ahal izango dira saritutako kartelak.

 

Zarauzko Udalak ahalmena izango du karteletan Zarauzko armarria eta egoki iritzitako informazioa txertatzeko.

 

Kartel irabazlearen egileak kartelean txertatu beharko du Zarauzko Udaleko Parekidetasun Departamentuak martxoaren 8rako antolatutako ekitaldien egitaraua. Gainera, egitarauaren foiletoa ere diseinatu beharko du kartel irabazlearen diseinu berarekin.

Hirugarrena.- Aurkezpena

Lanak aurkezteko epea 2024ko urtarrilaren 22ko 12:00etan bukatuko da.

Kartelean pertsonaren baten irudia agertuz gero, irudi hori kartelean azaltzeko eta kartelaren edizioa egin ahal izateko pertsona horrek emandako baimena, sinatuta, aurkeztu beharko da.

 

Laugarrena.- Saria

Bi sari egongo dira:

  • Epaimahaiak emandako saria: 400 euro
  • Jendeak gehien bozkatutako kartelaren saria: 200 euro

Sari horiek indarrean dagoen legerian ezarritako atxikipena izango dute.

 

Aurkeztutako lanak oso kalitate txikikoak badira, lehiaketako saria eman gabe uztea erabaki dezake epaimahaiak.

Saria ordaindutakoan Zarauzko Udala lanen jabe legitimoa izango da, bai eta lanak ustiatzeko eskubideen jabea ere. Halaber, oraingo eta etorkizuneko euskarri eta plataforma guztietan saritutako lanaren erreprodukzio, moldatze, banatze, komunikazio eta zabaltze eskubideen jabea izango da.

 

Bostgarrena.- Balorazio irizpideak

Kartelen balorazio eta aukeraketa prozesuan ondorengo irizpideak kontuan hartuko dira:

- Kalitatea eta originaltasuna

- Proposatutako gaiarekiko egokitzapena

- Sormena

Seigarrena.- Epaimahaia

Epaimahaia honela osatuko da:

Epaimahaiburua:

  • Gloria Vazquez Herranz: Zarauzko Udaleko Parekidetasun zinegotzia edo honek izendatutako pertsona.

Epaimahaikideak:

  • Diseinuan eta komunikazioan bi aditu
  • Myriam Gonzalez Txabarri Azpeitia, Zarauzko Udaleko erakusketen arduraduna edo honek izendatutako pertsona.
  • Berdintasun Kontseiluko ordezkari bat

Idazkaria:

  • Edurne Urbieta Zúñiga, Zarauzko Udaleko Parekidetasun arduraduna edo honek izendatutako pertsona.

 

 

Zazpigarrena.- Lanen hautaketa eta bozketa

Epaimahaiak, oinarri hauetan jasotako baldintza guztiak betetzen dituzten aurkeztutako kartelen artean, aukeratuko du kartel irabazlea.

Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da eta jakitera emango da, aurkeztutako lan guztiekin batera, Parekidetasun Departamentuaren blogean eta sare sozialetan.

Bozketa: jendeak Facebooken bozkatu ahal izango du “me gusta” atalean klik eginez. Boto gehien lortzen duen kartelak herritarren saria lortuko du.

Otsailaren 5ean jarriko ditugu kartelak Facebooken eta ordutik otsailaren 9ko 10:00ak arte bozkatu ahalko da.

 

Parekidetasun departamentuak aurkeztutako lan guztiekin erakusketa bat jarriko du Emakumeen* Etxean.

 

Zortzigarrena.- Sarituak edo hautatuak izan ez diren lanak

Erakusketa bukatzen denean, saririk jaso ez duten kartelen kasuan,  jasotako artxiboak eta erakusketa horretan erabilitako kopiak suntsituko ditu udalak.

 

Bederatzigarrena.- Azken arauak

Lehiaketa honetan parte hartzeak berekin dakar oinarri horiek guztiak onartzea.

 

 

 

 

Texto descriptivo

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea