Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2017

Argitaletxe: Zarauzko Udala

Hizkuntza: Euskara

Eskuragarri

Narratiba

Maletatik ateratzen ez dena. "Zarauztik mundura, mundutik Zarautzera"

Nork idatzia Libe Eizaguirre Agoues, Ainhoa Pinedo Etxeberria

Zer da maletatik ateratzen ez dena? Zer da ganbaran edo armairuko maleta zaharretan ahaztuta uzten dugun hori? Zer zergati, beldur eta kezka geratzen dira aireportuetako ilaretan? Zer sentimendu garraiatzen dituzte hegazkin txartelek? Zer sentimendu sortzen dira maleta bat egiten dugun bakoitzean? Zer bizipen marrazten dituzte hegazkinen zeruko ke orbanek? Jarraian aurkezten den lanaren xedea munduko txoko ezberdinetatik Zarautzera etorri diren pertsonen maletetatik atera ez den hori jasotzea da. Gure herrira iritsitako askok maletak aspaldi hustu zituzten arren, beraien istorioek maletan gordeta jarraitzen dute. Datozen orriotako istorioek kontatuko digute beraien historiaren zati bat.