Irakurketa eskola feminista
-
Astelehenak, urriak 30, azaroak 27 eta abenduak 18 ( hilabetean behin)
-
18:30-20:00
-
Emakumeen* etxea
-
Euskara
-
15 €
Irakurle-talde honetan ahalduntzean eta feminismoan sakonduko dugu. Hilean behin bilduko gara aurrez irakurri dugun liburu berari buruzko iritziak trukatzeko.

Iratxe Retolaza Gutierrez
Iratxe Retolaza (Donostia, 1977). Euskal Filologian lizentziatua,literatura kritikaria eta literatura ikertzailea.Euskal kulturaren, sormenaren eta komunikazio-gaitasunen inguruko irakasle aritu zen UPV/EHUn, 2006. urtetik 2021. urtera arte.2009. urtetik aurrera Emakumeen Jabetze Eskolatan aritzen da dinamizatzaile-lanetan (Arratia, Ondarroa, Getxo, Hernani, Basauri...), eta batik bat euskal literaturaren eta euskal kulturaren inguruko ikastaroak gidatu ditu. 2012. urtetik aurrera Donostiako Emakumeen Etxean bi irakurle-talde gidatzen ditu: bata, euskal literaturaren ingurukoa; bestea, pentsamendu feministaren ingurukoa. Isa Castillorekin batera Genero-ariketak. Feminismoaren subjektuak (EDO!, 2013) bilduma kolektiboa koordinatu zuen, eta Edurne Epelde eta Miren Arangurenekin batera,Gure Genealogia Feministak. Euskal Herriko Mugimendu Feministaren kronika bat(Emagin/EHBF, 2015) liburua atondu zuen. Emagin Formazio eta Ikerketa Feminista elkarteko kidea da.
Irakurle taldearen helburuak honako hauek dira:
- Teoria feminista klasikoen zein garaikideen berri izatea.
- Kontzientzia feminista eta ahalduntze feminista modu kooperatibo zein kolaboratiboan sustatzeko gune kolektibo bat sortzea.
- Pentsamendu feminista garatzen duten testu teoriko, biografiko zein artistikoak interpretatzeko gakoez jabetzea.
- Euskaraz sorturiko pentsamendu feminista ezagutzea, eta feminismoaz euskaraz jarduteko trukerako espazio bat sortzea.
Irakurketa-saio hauetan feminismoaren pentsalariek eta ikertzaileek garaturiko testuak irakurriko ditugu, baina, baita emakumeen esperientziak biltzen dituzten irakurgaiak ere. Lehen saioan, parte-hartzaileei irakurgaiak eta solaserako gaiak aurkeztuko zaizkie, eta taldeko kideon artean horiek hitzartu ondoren, hilean behin parte-hartzaileek irakurgai bat landuko dute saiora hurbildu aurretik. Saioetan irakurgai horietara hurbilduko gara, eta horretarako, honako gogoeta-ildo hauek egingo ditugu irakurgaiz irakurgai: batetik, testu horietan egiten diren galdera feministak eta ekarpen feministak guztion artean aletzen ahaleginduko gara; bestetik, irakurgaiak proposaturiko ekarpenak guztion artean laburtu ondoren, ekarpen horiek gaurkotasunik duten aztertuko ditugu; eta azkenik, irakurgai horietan proposaturiko gogoeta feminista horiek geure bizipenak ulertzeko erabiltzerik ditugun aztertuko dugu.
BALDINTZAK
Ikastaroetan parte hartzeko Emakumeen* etxeko laguna izan behar zara. Plazak mugatuak dira, eta gutxieneko bat eta gehieneko bat egon behar da izena emanda.
Gehieneko kopuru hori gaindituz gero, zozketa bat egingo da ikastaro bakoitzean izena eman duten emakume guztien artean. Lehentasuna emango zaie Zarautzen bizi diren emakumeei. Ikastaroa egiteko izena emanda egon behar direnen gutxienekora iritsi ezean, ikastaroa bertan behera geratuko da.
Hasi aurretik ordaindu behar da ikastaroa, Emakumeen* etxeak jakinarazten dizunean ikastaroa egingo dela eta zure eskaera onartu egin dela.
IZEN-EMATEA
Izena emateko epea: irailaren 11tik 22ra
Nola eman dezakezu izena?
- Emakumeen* etxean aurrez aurre
- Telefonoz: 943005136
- e-mailez: emakumeen-etxea@zarautz.eus