Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2006

Argitaletxe: Urtxintxa eskola

Hizkuntza: Euskara

Eskuragarri

Heziketa

Ipuinak ez sexistak izateko gida

Nork idatzia Urtxintxa eskola

Ipuinek, umeak txiki-txikiak direnetik, heziketarako baliabide ezin hobea eskaintzen digute. Ipuinen bidez umeek mezu desberdinak jasotzen dituzte eta barneko adimen-egituretan eragina izaten dute, beraien inguruan gertatzen diren gauzen irakurketa egiten joateko lagungarri suertatzen direlarik. Umeen literaturak jendarteratze prozesuan duen funtzio argienetarikoa eredu femenino eta maskulinoen igorpena da. Neska-mutilei paper sexualak helarazten zaizkie arrakasta handiz; sexu bakoitzarentzat rol, gaitasun eta portaera batzuk markatuko dituzte. Bilduma honetan ipuinen gaineko alde teorikoa (ipunen funtzioak, umeen garapena, ipuinetako irudiak..) eta lanketarako adinka sailkatuta 25 ipuinetako fitxak aurkituko dituzue.