Eduki publikatzailea
INDARKERIA MATXISTA HIRUGARREN ADINEAN
IZEN EMATEA:
943005117
berdintasuna@zarautz.eus
Hainbeste urteren ondoren, orain konturatzen naiz tratu txarrak jasan ditudala. Ez ginen ausartzen ezer egitera egoera “normaltzat” hartzen zelako. Ez genuen hitz egiten, ez zegoen laguntzarik, ez genekien nora jo. Orain aurrera egin nahi dut.
9:00 Aurkezpena
9:10-10:00 Mónica Ramos Toro
Adineko emakumeen aurkako genero-indarkeria: isildutako errealitate bat.
UNATEko koordinatzaile teknikoa. Universidad Permanente eta PEM. Patronato Europeo de Mayores (Santander)
Adineko emakumeek bikotearengandik edo bikote ohiarengandik jasaten edo jasan duten genero-indarkeria oso-oso gutxi aztertu izan da, beraz, arazo sozial horrek oraindik ere oso ezkutatuta eta isilduta jarraitzen du kolektibo horretan.
10:00-11:00 Pepa Bojó Ballester
Adineko emakumeak eta indarkeria matxista: esku hartzeko gakoak eta emakume etxeen zeregina.
Psikologoa eta feminista aditua osasun eta generoan, ahalduntzean eta indarkeria matxistetan. Bere lana espazio horietan egiten du, bai biktimen esku-hartzean, bai prestakuntzan.
Euskal Autonomia Erkidegoko datuak ezagutu, eta, hortik abiatuta, esku-hartzean gabiltzan profesionalek zer zailtasun aurkitzen ditugun azalduko dugu, baita emakumeen etxeak egiten ari diren lana ere.
11:00-11:30 Atsedena- kafea
11:30-12:30 Anna Freixas Farré
Gizarte edadista batean zahartzea ez da erraza, baina ezinezkoa ere ez.
Psikologian doktorea, Bartzelonako Unibertsitatean; eta honoris causa doktorea, Simon Bolivar Unibertsitatean (Barranquilla, Kolonbia).
Bere argitalpenak emakumeei eta zahartzeari buruzkoak izan dira. Horiei esker hainbat sari eta aitortza jaso ditu.
Yo, vieja. Apuntes de supervivencia para seres libres liburuan ibilbide bat egiten da adinekoen giza eskubideen inguruan, eta, zehazki, emakumeen eskubideen inguruan. Oinarrizko hiru printzipiotan laburbiltzen dira: adinekoen askatasuna, justizia eta duintasuna.
12:30-13:00 Klown klonklusioak-Beatriz Egizabal
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Tratu onei buruzko tailerra nerabeentzat
-
Landa eremuko Emakumeekin* berriketan
-
La Búsqueda: Mujeres guatemaltecas que reclaman Justicia II