Eduki publikatzailea
Hitzak loratuz: Emakume idazleen irakurketa bateratua
Hitzaren bitartez sare bat sortzeko, apirilaren 23an, liburuaren eguna ospatuko dugu arratsaldeko 18:00etan Emakumeen* Etxean. Ekitaldi horretan, emakume idazleen lanak omenduko ditugu guztion artean. Zuen liburu kuttunena ekarri irakurri ahal izateko, eta beti gure ondoan izan ditugun lerro eta pasarteak irakurriko ditugu.
Ez dut nik
Ez dut nik
gizarteak ixiltzen duena
erakutsi nahi,
ez baitu gizarte honek
ezer gordetzen
ikusten dakienari.
Ez dut nik
poesia klasikoen lege
hartaz axolarik,
hitzekin jostatzen ari
bainaiz juntatuz
berdin, desberdinak direnak.
Ez dut nik
debru famatu haren beldurrik
adiskideak
bezala nere aldeko
(debrukeria)
etsaia nerekilan baitut.
Ez dut nik
zeruko jainkoaren beldurrik
zeren goizero
hango sua ebatsirik
bainoa beti
mundu guzia erre nahiz.
(Itxaro Borda, 1997)
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Tratu onei buruzko tailerra nerabeentzat
-
Landa eremuko Emakumeekin* berriketan
-
La Búsqueda: Mujeres guatemaltecas que reclaman Justicia II