Eduki publikatzailea

Hambre de madre liburuaren aurkezpena

Inoiz ez zuen pentsatu libururik idaztea.

 

Harik eta 2018an bere ama Carmen laurogeita hamabi urterekin hil zen arte.

 

Karmelek idatzi batean jaso nahi izan zituen bukatu berri zen eta erraza izan ez zen bizitzaren gorabeherak, Carmenen eta familia osoaren omenez, hurrengo belaunaldiek hura ezagutu eta gogoratu zezaten.

 

Eta horrela bihurtu zen asmo hura liburu.

 

 

Carmenen bizitza 1925ean hasi zen. Eta kontakizun hau ere urte horretan hastekoa zen. Familiaren bizipenak eta pasadizoak jaso behar zituen, pobrezia-giro batetik hasi eta pixkanaka-pixkanaka bizimodu hobe batera iritsi arte.

 

 

Baina kontakizuna dokumentatzeko azterketa-lanetan ari zela, Martaren sekretua aurkitu zuen, bere amaren ama. Carmenek inoiz kontatu ez zuen sekretu hori akuilu bat izan zen familiaren historia argitzeko eta kontakizunaren hasiera 1892. urtera eramateko.

 

Testuingurua, benetako gertakariak, oroitzapenak eta entzundako pasadizoak emozioarekin nahastu eta bat eginik, kontakizun hau sortu da.

 

Texto descriptivo

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea