Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2016

Argitaletxe: Eibarko Udala

Hizkuntza: Euskara eta gaztelania

Eskuragarri

Albistea

Emakumerik gabe, Eibar, ez litzateke gaur egungoa izango

Nork idatzia Zaida Fernández Pérez, Savina Lafita Solé, Luz Maceira Ochoa

‘Eibarko emakumeen aztarnak’ izenburuarekin herriko emakumeek historian zehar izan duten protagonismoa eta herrian garatu duten ondarea (industria, damaskinatua eta grabatua, literatura, gizartea, musika…) nabarmendu nahi duen erakusketak ateak ireki zituen atzo Portaleko bigarren solairuan dagoen erakusketa-gelan. Azaroaren 18ra arte egongo da zabalik eta gaur egungo artista eibartarrek eurentzat eredu izan diren herrikideei omenaldia egin nahi izan diete bertan.