Eduki publikatzailea
IV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa abuztuaren 29an
Zarauzko Udaleko Berdintasun Departamentuak IV. Emakume* Sortzaileen Erakusketa antolatu du. Ekitaldia abuztuaren 29an, larunbata, izango da, 11:00etatik 20:00etara, Malekoiko Galtxagorri gunean.

Ekimenaren helburua emakume sortzaileen lana eta sorkuntzak ikusaraztea, aitortzea eta balioan jartzea da. Horretarako, erakusketak beren proiektuak eta artisau-lanak herritarren aurrean ezagutarazteko eta partekatzeko espazioa eskainiko die parte-hartzaileei.
Aurtengo edizioan, 16 emakumeren sorkuntzak ezagutzeko eta haietaz gozatzeko aukera izango da, askotariko diziplinetan: pintura eta bestelako artelanak, ehun margotuak, liburugintza, makramea, kandelagintza, panpinak, bitxiak, argazkigintza, joskintza, collageak eta egurrezko kutxak, besteak beste.
Gainera, 17:00etan, familia eta haurrei zuzendutako liburuxka artisaua sortzeko tailerra egingo da. Tailerra doakoa izango da eta gutxi gorabehera bi orduko iraupena izango du. 8 urtetik beherako haurrek guraso edo tutore batekin parte hartu beharko dute.
Tailerra irekia izango da, plazak bete arte, eta aurrez izena emateko aukera ere izango da estekan.
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Emakumeen* Etxeko programazio berriaEmakumeen* Etxeko programazio berria
-
IV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa abuztuaren 29anIV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa abuztuaren 29an
-
IV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen ErakusketaIV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa








