Eduki publikatzailea

Ekintza berriak Calcuta Ondoanen eskutik

Calcuta Ondoan elkarteak, Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundearekin, Udalarekin eta Emakumeen* Etxearekin batera, honako jarduera hauek antolatu ditu eta horietan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Indiako emakumeen estrategiez eta gainditzeko gaitasunaz hitz egitea da helburua. Edukiera mugatua da eta jarduerak doakoak dira.

Texto descriptivo

Calcuta Ondoan elkarteak, Zarauzko Gobernuz Kanpoko Erakundeen Koordinakundearekin, Udalarekin eta Emakumeen* Etxearekin batera, honako jarduera hauek antolatu ditu eta horietan parte hartzera animatu nahi zaitugu. Indiako emakumeen estrategiez eta gainditzeko gaitasunaz hitz egitea da helburua. Edukiera mugatua da eta jarduerak doakoak dira.

"Malad, vivir o no" zine-foruma

  • Eguna: irailaren 22an, ostirala
  • Ordua: 18:30
  • Lekua: Emakumeen* Etxea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Zine-forumean parte hartzen dute: Celine Suguna (Vimochanako aktibista) eta Iñigo Eguren (Calcuta Ondoko zuzendaria).

CALCUTA ONDOAN GGKE-k Bangaloren VIMOCHANA erakundearekin batera egindako lanari buruzko labur-dokumentala aurkeztuko du. Fernando Verak zuzendutako dokumentala, zailtasunez beteriko testuinguru batean, Indiako emakumeek egoera gainditzeko duten ahalmenari buruzkoa.


"Marmara" metodologia-tailerra

  • Eguna: irailaren 23an
  • Ordutegia: 10: 00-12: 30
  • Lekua: Rosaleda parkea
  • Hizkuntza: gaztelania
  • Celine Suguna aktibista feministak gidatutako tailer praktikoa

Mara hitzak zuhaitza esan nahi du gure hizkuntzan, kannada (Karnataka, India). Marmara zuhaitzen azpiko murmurioak dira, hostoen murmurioak haizetan dardarka, bide berriak irekitzen, elkarri entzuten, haizeari entzuten.
Marmara espazio berriak, espazio publikoak eta espazio politikoak sortzen ari da tokiko ezagutzak bilatzeko, eta horiek askotan erronka egiten diote unibertsala den guztiari.
Zuhaitzen inguruan horizontalki eseri, eztabaidatzeko, hausnartzeko eta bizitzarekin konektatzeko...
Gure buruak batzea, arazoetan pentsatzea, modu sortzaile eta irudimentsuak aurkitzea indarkeriak, forma anitzetan, diskurtso politikora ekartzeko, plaza publikoan.

Izen-emateak:

  • Emakumeen* Etxean (Nafarroa kalea 3 - behea)
  • Tel.: 943 005 136
  • emakumeen-etxea@zarautz.eus

 

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea