Eduki publikatzailea

Kafe tertulia: haurra izan ondoren sexualitatea eta bikote harremanak

IZEN EMATEA

Aitziber Estonba sexologaren eskutik kafe tertulia antolatu dugu Emakumeen*etxean.

Bikotea familia izatera pasatzean denok egoera berrira egokitzeko tartea behar izaten dugu. Denen artean honi buruz hausnartzeko espazioa eskaini nahi dugu.

Lehen bikoteak zituen elkartzeko espazioak eta denborak aldatu egiten dira, hauek zaintzea garrantzitsua da? Zergaitik? Nola egin daiteke?

-Familia zabala, aiton-amonak oso presente daude gure familian. Ongi sentitzen ari naiz presentzia horrekin? Mugak behar dira?

-Aitatasuna eta amatasunaren (edo bikotekide bakoitzaren rola) funtzioa berdina da? Umeak batzuetan batekin edota bestearekin baino gehiago nahi izaten dute, bestea agian desplazatua sentitu daitekeelarik. Hau ohikoa al da? Nola kudeatu?

-Harreman erotikoak izateko tarteak ere aldatu daitezke, intimitate hau mantentzeak zentzua du?

Texto descriptivo

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea