Eduki publikatzailea
Eskuragarri
Bestelakoak
Drogramenpekotasunen arloko aurrezaintza, laguntza eta gizarteratzeari buruzko legea
Nork idatzia Eusko Jaurlaritza
Drogak kontsumitzea gertakari konplexua da, eta, modu batean ez bada bestean, horrelako edo halako helburuak izanda, gizarte-modu gehienetan ageri izan da. Baina batez ere mende honetako azken hogeita bost urteetan hasi dira Mendebaldeko gizarteak drogen kontsumoa osasun publikoarentzat arazoa izan daitekeela ikusten, bai gai berriak agertu direlako, bai gizartean gero eta hedatuagoa egon delako kontsumo hori. Izan ere, gero eta gehiago ziren drogamenpekotasuna zuten pertsonak, eta hasieran ez zen jakin arazoarik nola aurre egin.






