Eduki publikatzailea

LGTBI+ Fobiaren Aurkako Nazioarteko eguna

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta egun hori aukeratu zen, hain zuzen 1990eko maiatzaren 17an erabaki zuelako Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ateratzea...

Texto descriptivo

Maiatzaren 17an Homofobiaren eta Transfobiaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzen da. Eta egun hori aukeratu zen, hain zuzen 1990eko maiatzaren 17an erabaki zuelako Osasunaren Mundu Erakundearen Batzar Nagusiak (OME) homosexualitatea gaixotasun mentalen zerrendatik ateratzea.

Egun horren helburu nagusia da edonolako ekintzak koordinatzea homosexualek, lesbianek, bisexualek eta transexualek jasaten duten diskriminazioa salatzeko eta haien eskubideek mundu osoan aurrera egiteko.

Antolatu ditugun ekitaldiak:

Maiatzak 17   MODELO ARETOAN  19:30etan  Carmen y Lola” filma

 Carmen Madrilen bizi den ijito nerabe bat da. Beste edozein ijito bezala, belaunaldiz belaunaldi errepikatzen den bizitza bat bizitzekotan da: ezkondu eta ahal beste haur hazi. Baina egun batean Lola ezagutuko du, unibertsitatera joatea amesten ez duen ijito bat, txori-graffitiak marrazten dituena eta desberdina dena. Carmenek berehala garatzen du Lolarekiko konplizitatea, eta biak saiatuko dira bere erromantzea aurrera eramaten, nahiz eta bere familiak eragozpenak eta diskriminazio sozialak jasan behar dituen.

Sarrera:5,5€ (aldez aurretik, tickets.kutxabank.es-en)

 

-Maiatzaren 12tik 23ra

Udalak eta ikastetxeek ere bat egiten dugu LGTBI+ fobiaren aurkako egunarekin

Hezkidetza Foroak antolatuta ikastetxeetan eta Udaletxe eta Emakumeen * etxeko balkoian ‘Naizena, naizela, onartua’ lemapean ortzadar koloreko pankartak jarriko dira aste osoan zehar eta Belauntzaran plazan  banderolak jarriko dira.

 

Aste osoan zehar: Emakumeen * etxean LGTBI +fobiari buruzko liburuak eskuragarri izango dira irakurtzeko.

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea