Eduki publikatzailea
Jabetze eskolako ikastaroetan izena emateko epea zabalik
2023ko apirila-ekaina bitartean Jabetze eskolan emango diren ikastaroetan izena emateko epea ireki du Emakumeen* etxeak. Ikastaro horien bidez, emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egin, ahizpatasun sareak sortu eta ikuspegi feministatik hausnartu nahi da.

2023ko apirila-ekaina bitartean Jabetze eskolan emango diren ikastaroetan izena emateko epea ireki du Zarauzko Emakumeen* Etxeak. Ikastaro horien bidez, emakumeen berdintasunean eta ahalduntzean aurrera egin, ahizpatasun sareak sortu eta ikuspegi feministatik hausnartu nahi da.
Jabetze eskolak hausnarketarako, esperientziak partekatzeko eta elkarrekin egoteko gune bat eskaintzen digu emakumeoi. Ahalduntzeko lekua, hau da, bizitza modu autonomoan, indartsuan eta gugan konfiantzaz bizitzeko lekua.
Jabetze Eskolako ikastaroetan izena emateko epea maiatzaren 5era arte egongo da zabalik, eta bide hauetatik egin ahal izango da:
- Emakumeen* etxean (Nafarroa kalea, 3)
- Ordutegia: 10: 30-12: 30 eta 16: 00-20: 30.
- Telefonoa: 943 005 136
- emakumeen-etxea@zarautz.eus
Ezagutu hemen ikastaro berriak!
- Elkarrekin aurrera goaz! Elkarrekin egoteko espazio bat (elkargunea)
- Sendabelarren ikastaroa
- Amatasuna eta ahalduntzea
- Autodefentsa feminista
- Zikloa ezagutuz ahaldundu gaitezen
Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Martxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketaMartxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketa
-
2026ko agendak2026ko agendak
-
Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzitaAdimen artifiziala betaurreko moreak jantzita








