Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2024
Argitaletxe: Elkar
Hizkuntza: Euskara
Eskuragarri
Poesia
Bihotz-museo bat
Nork idatzia Leire Vargas Nieto
Dena ametsa den irudipena poema-bildumarekin estreinatu zen Leire Vargas poeta durangarra euskal letren plazan. 1921eko Irun Hiria poesia-saria eskuratu zuen liburu hark, eta oihartzun nabarmena lortu irakurle eta kritikarien artean. Hiru urte pasata, bigarren poema-sorta batekin dator: Bihotz-museo bat, eta esan liteke nabari dela igarotako denbora: helduagoa egin da idazkera eta umoagoa idazlearen begirada ere, bizi izandakoaren haztak ematen duen sendotasuna berekin balu bezala. Bizi-gogoa eta esperientzia berrien kilika presente daude poemotan, baina baita harremanetan suertatzen diren urruntzeak eta zauriak ere, arrazoiaren eta emozioen arteko talka eta oreka joko neurritsu batean.






