Eduki publikatzailea

Argitalpen data: 2021
Argitaletxe: Pasaiako Udala
Hizkuntza: Euskara
Eskuragarri
Bestelakoak, Albistea
Baina zer ari zaigu gertatzen?
Nork idatzia Clara Wolfram, Kontxi López, Eneritz Ibarra
Ez dakigu zer ari zaigun gertatzen eta hori ez da okerrena. Noski, batek badaki zer ekarri dion bizitzak. Langabezia, agian edo, zergatik ez, ingurukoak beldurrez dardarka ari diren bitartean kontu korronteak betikoari eusten diola ikustea. Beldurra, ordea, airean dago eta edozein zirrikitutik sartzen da.
Hipotesi asko dugu, gehiegi, hasi zuzenean infernura garamatzanetik eta zerura bideratuko gaituenik jarraitu. Era guztietako profetak mintzo baitira zalaparta hutsean eta elkarri kontra sutsuki eginez. Profeta izateko ez da baimen berezirik behar, aski da igarlearena egitea.






