Eduki publikatzailea

AMAK TRIBUAN

  • Irailak 30; urriak 14 eta 28; azaroak 11; abenduak 9 eta 23; urtarrilak 13 eta 27

  • 17:00 -19:00

  • Emakumeen* etxea

  • Euskaraz

  • 16 €

Eman izena
Haizea Egiguren

Haizea Egiguren

Amatasunean doula eta bizitzako bestelako prozesuetan  bidelaguna. Gorputza entzuteko eta bertan dagoena zaintzeko gonbita egiten duten espazioak sustatzen ditu, eraldaketa pertsonalak eta kolektiboak elkar elikatzen dituztela ulertuta.

Webgunea bisitatu

Amatasunaren argi-ilunak partekatzeko espazio segurua: kulpa, exijentzia, frustrazioa eta poza lantzeko. Helburua da autozaintzaren bidez amak ahalduntzea, beharrak identifikatzea, tratu onetan trebatzea eta amen arteko aliantzak sortzea, amatasun kolektibo eta bizigarriak eraikitzeko, etengabe elkar zainduz.

(0-5 urteko umeak dituzten amentzat.)