Eduki publikatzailea
KANTU FEMINISTA
-
Irailak 28, urriak 26, azaroak 9 eta 23, abenduak 14
-
18:00-20:00
-
Emakumeen* Etxean
-
ELEBITAN
-
10,50 €

Ana San José Amiano
Magisteritzan diplomatua, musikako goi mailako ikasketak, berdintasunean formakuntza, eta Euskal Herriko Batukada Feministen Sareko kidea.
Kantuak betidanik izan du emakumeen bizitzan sekulako presentzia, bai maila pertsonalean, baita kolektiboan ere.
Emozioak adierazteko, istorioak kontatzeko, eskubideak aldarrikatzeko, bizitza ospatzeko…tresna boteretsua eta terapeutikoa da.
Ikastaro honek ahots kantatuei lekua eta denbora ematea du helburu. Ahaldundu eta on egiten digulako.
Teknika bokala eta erritmoa lantzeko ariketa txikiak burutuko ditugu. Abestien letrak aztertuko ditugu feminismoaren ikuspuntutik. Mota eta hizkuntza askotako abestiak landuko ditugu, ahalduntzen gaituztenak, eta baita alternatiboak direnak ere.
Ez da korua izango. Ez da partiturarik egongo. Proposamena da barruan daramaguna kanpora ateratzea, elkarrengandik ikastea eta, batez ere, abesten gozatzea.








