Eduki publikatzailea
KORRIKAKO HASTAPEN-IKASTAROA
-
Otsailak 5, 12, 19, 26; martxoak 5, 12, 26
-
19:00 - 20:00
-
Emakumeen* Etxean
-
Euskaraz
-
10,40 €

Maddi Sukantza
Prestatzaile fisikoa eta irakaslea. Kirola eta jarduera fisikoa oso presente ditu bere egunerokoan, eta zaletasun hori gainontzeko emakumeei transmititu nahi die, haien ongizatean positiboki eragiteko asmoz.
Korrikako saio hauetan, bakoitzaren mailara egokitutako entrenamenduak proposatuko dira. Beraz, berdin dio hasiberria zaren edota aurretiaz esperientzia duzun! Korrikalari guztiek izan dute bere lehen aldia. Eta zergatik guk ez geurea, herriko txoko edota lasterketa ezberdinetan? Animatu! Inoiz ez da hasteko berandu.








