Eduki publikatzailea
UDALAK PUNTU MOREA INDARTUKO DU ABUZTUKO JAIETAN, ZERBITZUA EGUN BATEZ LUZATUZ
Berdintasun Sailak Puntu Morea jarriko du berriro Zarauzko Aste Nagusian, ospakizun seguruak, parekideak eta indarkeriarik gabekoak sustatzen jarraitzeko. Aurtengo berrikuntza nagusi gisa, zerbitzuak bere presentzia handituko du eta lau gauetan zehar eskainiko da, aurreko urteetan baino bat gehiago.
Puntu Morea Malekoian kokatuko da, Galtxagorri elkartearen aurrean, eta arreta eskainiko du abuztuaren 17, 18, 19 eta 22an, 22:00etatik 02:00etara. Informazio-, sentsibilizazio- eta laguntza-gune bat da, indarkeria matxistei aurrea hartzeko eta sexu- eta genero-aniztasunarekiko begirada inklusiboagoa sustatzeko.
Gloria Vázquez (PSE-EE) Berdintasun zinegotziak nabarmendu duenez, "Puntu Morearen zerbitzua zabaltzeak jai gero eta seguruago eta parekideagoekin dugun konpromisoari erantzuten dio. Pertsona guztiek jaiez askatasunez eta beldurrik gabe gozatu ahal izatea nahi dugu, eta, horregatik, beharrezkoa denean arreta eskaintzeaz gain, prebentzio- eta sentsibilizazio-lan garrantzitsua egiten duen baliabide bat indartzen dugu".
Jai-gauetan, alkohola eta beste substantzia batzuk kontsumitzeak desinhibizio handiagoa eragiten du, eta horrek indarkeria matxista, LGTBIAQ+fobia edo jokabide arrazistak izateko arriskua areagotu dezake. Egoera horiei aurrea hartzeko eta beharrezkoa denean erantzun espezializatua emateko, Puntu Moreak Samurrak Aniztasuna taldeko talde profesional bat izango du, berdintasunean eta sexologian adituak diren pertsonez osatua.

Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Emakumeen* Etxeko programazio berriaEmakumeen* Etxeko programazio berria
-
IV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa abuztuaren 29anIV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa abuztuaren 29an
-
IV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen ErakusketaIV. Zarauzko Emakume* Sortzaileen Erakusketa








