Eduki publikatzailea
Laburmetraila eta solasaldia: "Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai"
“Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai” ekitaldia Zarautzen
Ekainaren 11n, asteazkenean, 18:30ean, Zarauzko Modelo Aretoan “Emakumeok lehen lerroan, kirolean ere bai” ekitaldia egingo da. Bertan, Zarauzko Udaleko Berdintasun Departamentuak sustatutako laburmetraia estreinatuko da. Proiektua herriko hainbat kirol talderekin elkarlanean garatu da, emakumeek kirolean egiten duten ekarpena eta presentzia ikusgarri egiteko helburuarekin.
Laburmetraiak Zarauzko kirol modalitate desberdinetako emakume kirolarien egunerokoa erakusten du, haien ahalegina, konpromisoa eta lorpenak lehen planoan jarriz, baita kirolean oraindik dauden genero-desberdintasunen inguruko hausnarketa sustatuz ere.
Emanaldiaren ondoren, emakumeek kirolean bizi dituzten esperientziak, erronkak eta aukerak izango dira hizpide solasaldi batean. Parte hartuko dute Malen Monasteriok, Karmele Makazagak eta Maddi Sukuntzak, eta saioa Nahia Sillerok dinamizatuko du.
Ekitaldiaren helburua da emakume kirolarien errealitatea ezagutaraztea, erreferente berriak ikusaraztea eta kirolaren arloan berdintasunaren aldeko bidean aurrera egitea. Herritar guztiak gonbidatuta daude emanaldira eta ondorengo solasaldira bertaratzera. Gainera, ekitaldian sorpresa txiki bat ere izango da.

Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Guggenheim Bilbo Museorako irteeraren data berriaGuggenheim Bilbo Museorako irteeraren data berria
-
Udako ordutegiaUdako ordutegia
-
Surf IkastaroaSurf Ikastaroa








