Eduki publikatzailea

ZINEFORUM

Texto descriptivo

Emakumeen* Etxeko Emakumeen* Mahaiak Zineforum egitasmoa antolatu du 2026 honetarako, zinemaren bidez, hausnarketa kolektiboa sustatzeko asmoz. Ekimen honen helburua da ikus-entzunezkoen bidez gai sozial eta kultural ezberdinak lantzea, pelikula bana ardatz hartuta eta ondorengo solasaldi irekien bidez.

Saio guztiak 18:30ean izango dira, Emakumeen Etxean*, eta jarduera guztietan zeinu-hizkuntzako interpretea egongo da, parte-hartzea ahalik eta irisgarriena izan dadin.

Oraingoz, ondorengo data eta film proposamenak aurreikusi dira:

-    Otsailak 25 -> Zineforuma: Sorda
-    Apirilak 29 -> Zineforuma: Jone, Batzuetan
-    Maiatzak 27 -> Zineforuma: La Virgen Roja

Saio bakoitzean pelikularen emanaldia egingo da eta, jarraian, solasaldi labur eta parte-hartzailea eskainiko da, ikusitakoaren inguruan iritziak, bizipenak eta gogoetak partekatzeko.

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea