Eduki publikatzailea
Bisita gidatua: Bárbara Stammelen erakusketa Irunen
Zarauzko Emakumeen* Etxetik irteera kultural bat antolatu dugu Bárbara Stammel artistaren "Hilde, haurtzaroa eta vanitasak" erakusketa bisitatzeko. Erakusketa Irungo Menchu Gal aretoetan dago ikusgai une honetan.
Bisita gidatua maiatzaren 24an (larunbata) izango da, 12:00etan, eta bertan izango dira erakusketaren komisarioa, María José Aranzasti, eta artista bera, Bárbara Stammel. Aranzastik aurretik ere gidatu gaitu beste museo batzuetan emakume artisten lanak ezagutzeko, eta oraingoan ere bere ikuspegi konprometitu eta adituaz gozatzeko aukera izango dugu.
Bárbara Stammel (Söcking-Starnberg, Alemania, 1960) Getarian bizi da duela 30 urtetik gora, eta bere lanaren adierazkortasunagatik da ezaguna. Erakusketan, bere ama Hilderen erretratuek memoria eta oroimenaren sakontasunean murgiltzen gaituzte. "Haurrak" izeneko serieak eta "vanitas" ispiluetan egindako elektrogragfiek ere osatzen dute erakusketa, denboraren iragatea eta iragankortasuna aztertuz.
Berdintasun sailetik emakume artisten lana ikusarazteko apustua egiten jarraitzen dugu. Jarduera hauen bidez, topaketa, hausnarketa eta kulturarako espazioak sortu nahi ditugu ikuspegi feminista batetik.
Izen-emateak: Emakumeen Etxean bertan edo 943 00 51 36 telefonora deituta.
Plaza mugatuak. Jarduera doakoa da.

Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Puntu morea San pelayotan
-
KILIMAterioa bertsoak eta bakarrizketak
-
Zarauzko LGTBI+ diagnostikoa – Parte hartu!