Eduki publikatzailea

Etxeko langileen elkargunea

SOS Arrazakeriaken eskutik  atzerriko  etxeko langileentzako "kafe tertulia" antolatu dugu.

Etxeko langileentzako asteroko bilerak eta bilera informalak.
Aisialdirako, esperientziak trukatzeko, baita langileek zuzendutako jarduerak antolatzeko izango den espazioa da.

Helburuak ondorengoak dira:
1. Gizarte-isolamendua haustea, langileen ongizate fisiko eta emozionalean eta ahalduntze-prozesuetan eragingo duten topaguneak, entzuteko guneak eta aisialdirako guneak sortzea.

2. Laguntza emozionalak edo profesionalak izateko aukerak ugaritzen dituzten eta beste lankide batzuen interesekoak diren zerbitzu, baliabide, izapide, laguntza eta abarren ezagutza eskualdatzeko balio duten gizarte-sareak sustatzea.
3. Autonomia, parte-hartze komunitarioa, autoestimua eta ongizatea sustatzea, erakundeak egindako esku-hartze, jarduera eta prozesu guztietan genero-ikuspegidun begirada kritikoa zeharkakotuz.


4. Kontzientzia kolektiboa eta nork bere burua antolatzeko beharra sustatzea, beren lan-, gizarte- eta giza eskubideak defendatzeko.

Texto descriptivo

Azken berriak - detalle noticias

Azken berriak

Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.

Ikusi berri guztiak

Eduki publikatzailea