Eduki publikatzailea
XVII. Kartel lehiaketa
Martxan da jada martxoaren 8an ospatuko den Emakumeen Nazioarteko Egunerako kartel lehiaketa.
Lehiaketa honetan banaka edo taldean aurkeztua ahal izango da eta egile bakoitzak gehienez lan bat aurkeztu ahal izango du. Originala eta argitaragabea izango da.
Proposamenak bidaltzeko azken eguna urtarrilaren 20a izango da, eguerdiko 12:00ak bitartean.
Kartelen gaiak zerikusia izango du martxoaren 8arekin, hau da, Emakumeen Nazioarteko Egunarekin, edozein ikuspuntutik, eta ondo ikusteko moduan ondoko testua sartuko da:
2025ko martxoaren 8a – Emakumeen Nazioarteko Eguna
Lehiaketak bi sari izango ditu. Lehena, epaimahaiaren saria, 600 euroko saria izango da eta bigarrena, herritarren saria, 200 eurokoa, sare sozialen bitartez gehien bozkaturiko proposamenarentzat.
Lehiaketarako oinarriak hemen irakur ditzakezue.

Azken berriak - detalle noticias
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
Eduki publikatzailea
-
Martxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketaMartxoak 8ko XVIII. kartel lehiaketa
-
2026ko agendak2026ko agendak
-
Adimen artifiziala betaurreko moreak jantzitaAdimen artifiziala betaurreko moreak jantzita








