Eduki publikatzailea

Argitaletxe: Emagin
Hizkuntza: Euskara
Eskuragarri
Bestelakoak
(Ez) Amatasunak ikuspegi feministatik
Nork idatzia Emagin
Errebeldiak, bakardadeak, epaiak, armairuak, kulpak, iruditeriak, zalantzak, esperientziak… Askotarikoak. Amatasuna, izan aukera, esperientzia, erabakia, ezintasuna edota uko egiten diogun zerbait, emakume ugari zeharkatzen gaituen gaia da. Horregatik esaten dugu (ez)amatasunarena esperientzia kolektiboa dela. Are, izaera guztiz politikoa duen esperientzia kolektiboa da eta horregatik da feminismotik landu beharrekoa. Argi dago amatasunak askotariko esperientziak jasotzen dituela, baina, era berean, kontrol heteropatriarkala iraunarazteko instituzio ere badela.






