'Andrezaharraren manifestua' hitzaldia
Maiatzaren 30ean, asteartea, 18:30ean, ‘Andrezaharraren manifestua’ hitzaldia eta solasaldia izango da Mari Luz Esteban Galarzaren eskutik.

Emakumeen* Etxeak ondorengo ekintza hau antolatu du datorren asterako.
Maiatzaren 30ean, asteartea, 18:30ean, ‘Andrezaharraren manifestua’ hitzaldia eta solasaldia izango da Mari Luz Esteban Galarzaren eskutik.
Saio honetan, Estebanek ‘Andrezaharraren manifestua’ (Pamiela, 2019) bere poema-liburuaren testuen irakurraldia oinarri hartuko du zahartzeaz eta, bereziki, emakumeen zahartzeaz hitz egiteko eta, horren ondoren, bertaratutako guztion arteko eztabaida gidatzeko.
Mari Luz Esteban Galarza gizarte-antropologiako irakaslea da Euskal Herriko Unibertsitatean, eta erreferentea da Euskal Herriko feminismoan.
Emakumeen* etxean izango da eta sarrera librea izango da edukiera bete arte.
Azken berriak
Kontsulta itzazu berdintasunari eta desberdintasunei buruzko albiste, erreportaje, argazki eta bideo guztiak gizartearen, ekonomiaren, lanaren eta generoaren eremu guztietan.
-
Jolas eta jostailuen gida
-
Amonak ihesean kale antzerkia
-
Loturak Emakumeok (3.saioa)