Publicador de contenidos

Fecha publicación: 2023
Editorial: Sorginenea
Idioma: Euskera
Disponible
Otros
Autodentsa Feministarako Eskuliburua
Escrito por Sorginenea
Sorginenea etxeko Autodefentsa Feministarako batzordean, eskuliburu hau egin dugu, egunez egunean sortzen diren matxismo-egoeren aurrean nola jokatu argitzen lagunduko duten zerbait gako emateko eta gako horiek ADFko gure kitaren parte bihurtu daitezen. Ideia geuregandik sortu zen: gure egunerokoan jasaten ditugun hitzezko indarkerien, tratu txar psikologikoen, umiliazioen, jazarpenen eta abarren aurrean, askotan gertatzen zitzaigun geuk ere ez jakitea nola erantzun, eta taldean biltzen ginenean, erantzun eraginkorrak ematea lortzen genuen. Uste dugu "indarkeria ikusezinak" argi identifikatzeak eta ahozko baliabide sorta bat geure esku izateak seguruago sentiaraz gaitzakeela. Dena den, argi adierazi nahi dugu ez dela beti beharrezkoa matxiruloei erantzutea, askotan gure arreta erakarri besterik ez baitute egin nahi izaten; eta, gainera, haien probokazioei modu aktiboan aurre eginez, ahitu egin gaitezke. Ez dugu "betebehar feminista" bat zehaztu nahi izan, jarduketarako proposamen bat baizik; eta isiltasuna ere posible den ekintzat bat da. Ez dago zertan beti modu aktiboan erantzun, ez dugu beti matxiruloa, hala izanik ere, nabarmendu behar, hark badaki hala dela. Ospa egin dezakegu hortik, mugak jar ditzakegu harekin harremanak izateari utzita, etab.






